12 hilabete, 12 eskubide haur eta nerabeen


JULIO

Derecho a la cultura

En la Convención de Derechos del Niño de 1989; en la Agenda 2030 (ODS) y en la legislación y planificación foral; Comités y relaciones con derechos y otros instrumentos internacionales; y actuaciones políticas y eventos relacionados con el interés superior de la infancia.


 

EL DERECHO A LA CULTURA

Astelehena

Los Estados Partes de la Convención de derechos del niño reconocen, conforme a su art. 31, “el derecho del niño (…) a participar libremente en la vida cultural y en las artes”, y deberán respetar y promover ese derecho a participar “plenamente” en la vida cultural y artística y propiciar “oportunidades apropiadas, en condiciones de igualdad, de participar en la vida cultural y artística”.

Asteartea

En el Preámbulo de la Convención, se tiene en cuenta “la importancia de la tradición y los valores culturales de cada pueblo para la protección y el desarrollo del niño”.

En el art. 29.1 c) se prevé que la educación deberá estar encaminada, entre otras cosas, a inculcar al niño el respeto de su propia identidad cultural.
Y en el art. 30, para los casos en que existan minorías étnicas, religiosas o lingüísticas, se prohíbe negar a quienes pertenezcan a tales minorías el derecho que les corresponde, en común con los demás miembros de su grupo, a tener su propia vida cultural.

Asteazkena

En el art. 20.3, para los niños y niñas privados temporal o permanentemente de su medio familiar, al considerar las soluciones para su protección o cuidado alternativo, se exige atender a su origen cultural.

En el art. 23.3, para menores con discapacidad, la asistencia que se exige debe incluir servicios integrales con el objeto de que alcancen una integración social y un desarrollo individual que incluya su desarrollo cultural.

Osteguna

En el art. 17, a la vez que se reconoce la importante función que desempeñan los medios de comunicación y velar porque niños y niñas accedan a información y material de diversas fuentes, para promover su bienestar en todos los sentidos, prevé la obligación de alentar a dichos medios a difundir información y materiales de interés social y cultural para niños y niñas, así como promover la cooperación para la producción, intercambio y difusión de esa información y esos materiales procedentes de diversas fuentes culturales.

Ostilara

Además, conforme al art. 4, no conviene olvidar que, en lo que respecta también a los derechos culturales, los Estados Partes deben adoptar medidas administrativas, legislativas y de otra índole hasta el máximo de los recursos de que dispongan, es decir, que deben prever consignaciones presupuestarias para garantizar ese derecho de niños, niñas y adolescentes.


 

KULTURARAKO ESKUBIDEA 2030 AGENDAN (GJH), FORU LEGERIAN ETA FORU PLANGINTZAN

Astelehena, uztalairek 10

Eskubide horrekin lotura handiena duen GJHa 4.a da: “Kalitatezko hezkuntza”. Izan ere, haren jomugek honako arlo hauekin dute zerikusia: haur guztiek kultura eskuragarri izatea, berdintasunez (4.3), pertsona kalteberak barne (4.5); bakearen eta indarkeriarik ezaren kultura sustatzea; eta kultura aniztasuna baloratzea, eta kulturak garapen jasangarriari egiten dion ekarpena (4.7). 

Asteartea, uztalairek 11

Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen 12. artikuluaren arabera, adingabeen garapenerako eskubidearen zati bat da horiei bermatzea garapen kulturalean parte hartzeko ahalmena ematen zaiela.

14.2 artikuluaren arabera, “Errespetatuko da adingabeak libreki aukeratzen duen kultur nortasuna [...], bai eta bere eskubidea ere bere kultur nortasuna libreki adierazteko, bere kultur jardunbideak gauzatzeko eta bere bizimodua egiteko, bizikidetzaren arauak betez betiere”.
 

Asteazkena, uztailarek 12

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen 17.1 artikuluak hauxe dio: “Nafarroako Administrazio Publikoek edozein adingabek bere inguruneko gizarte, kultur, arte eta josteta bizitzan parte har dezan bultzatuko dute”.

Halaber, 20.5 artikuluak honako hau ezarri du: “Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa ahaleginduko da adingabeek ongi ezagut ditzaten Nafarroaren errealitate historiko eta kulturala”. Horrez gain, legeak “[...] eskola inklusiboa sustatuko du” (20.8 art.), desberdintasun kulturalak onartzen dituena.

21. artikuluari jarraikiz, “Nafarroako Administrazio Publikoek sustatuko dute adingabeen eskubidea jolaserako, aisialdirako eta kultur zerbitzuak [...], funtsezko osagaiak baitira haien garapenean eta sozializazio prozesuan; betiere, prozesu hori adingabe guztiengana iristen dela zainduko da [...]”..

Osteguna, uztailarek 13

Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoek kontuan hartu beharko dituzte adingabeek hainbat eremutan beren eskumenak baliatzean dituzten beharrak, bereziki, kulturaren eremuan.

Legearen 17.2.f artikuluak arrisku adierazletzat hartzen ditu generoa, adina edo desgaitasuna direla-eta bizitza kulturalerako sarbiderik eza areagotu edo sarbide hori galaraz dezaketen jarrera diskriminatzaileak; 7.1 artikuluan, inguruneen irisgarritasuna bermatzea eta arrazoizko egokitzapenak egitea eskatzen du, desgaitasunen bat duten adingabeek beren bizitza kulturala garatu ahal izan dezaten; eta 21.1.k artikuluan eskatzen da, egoitza harreretan, adingabeen ingurune komunitarioan gauzatzen diren kultura-zerbitzu eta -jardueretan adingabe horiek normaltasunez integra daitezen sustatzea.

Ostilara, uztailarek 14

Nafarroako Foru Komunitatean Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planak (2017-2023) kulturako programa irisgarriak jorratzen ditu 1. arloaren barruan (“Familia politikak”), erantzunkidetasunarekin lotutako programan; eta 2. arloaren barruan (“Haurren eskubideen defentsa”) ere bai, desgaitasuna duten haur eta nerabeek kulturara sarbidea izateko programen bidez haurren parte hartzea sustatzearekin lotutako programan, hain zuzen; horretarako, programa horiei beharrezkoak diren baliabideak esleitzen dizkie, errazago eskuratzeko, ulertzeko eta gozatzeko.


 

ESKUBIDE HORREK BESTE PRINTZIPIO ETA ESKUBIDE BATZUEKIN ETA NAZIOARTEKO BESTE BALIABIDE BATZUEKIN ETA ESKUBIDEEN ALDEKO BATZORDEEN LANEKIN DUEN LOTURA

Astelehena, uztailak 17

2013ko apirilaren 17an, Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak bere ohar orokorretako batean –17.a, hain zuzen–, hizpide hartu zuen haurrek atseden hartzeko, aisialdirako, jolaserako, jolas jardueretarako, kultura bizitzarako eta arteetarako duten eskubidea:

Bizitza kulturalari eta arteei dagokienez, “Batzordeak honako iritzi honen alde egiten du: bizitza kulturalaren eta arteen bidez, haurrek eta haien komunitateek beren nortasun espezifikoa adierazten dute, bai eta beren bizitzari ematen dioten zentzua ere, eta munduaren ikuspegi bat eratzen dute, beren bizitzei eragiten dieten kanpoko indarrekin duten topaketa irudikatzen duena. Kultura eta arte adierazpena etxean, ikastetxean, kalean eta leku publikoetan antolatzen eta gozatzen da, baita honako hauen bidez ere: dantza, jaialdiak, artisautza, zeremoniak, errituak, antzerkia, literatura, musika, zinema, erakusketak, filmak, plataforma digitalak eta bideoak. Kultura komunitate osotik dator; haur bakar bati ere ezin zaizkio ukatu haren sorkuntza edo onurak. Bizitza kulturala kulturatik eta komunitatetik sortzen da, ez da kanpotik inposatzen; estatuen eginkizuna da bideratzaile aritzea, ez hornitzaile”.2013ko apirilaren 17an, Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak bere ohar orokorretako batean –17.a, hain zuzen–, hizpide hartu zuen haurrek atseden hartzeko, aisialdirako, jolaserako, jolas jardueretarako, kultura bizitzarako eta arteetarako duten eskubidea:

Bizitza kulturalari eta arteei dagokienez, “Batzordeak honako iritzi honen alde egiten du: bizitza kulturalaren eta arteen bidez, haurrek eta haien komunitateek beren nortasun espezifikoa adierazten dute, bai eta beren bizitzari ematen dioten zentzua ere, eta munduaren ikuspegi bat eratzen dute, beren bizitzei eragiten dieten kanpoko indarrekin duten topaketa irudikatzen duena. Kultura eta arte adierazpena etxean, ikastetxean, kalean eta leku publikoetan antolatzen eta gozatzen da, baita honako hauen bidez ere: dantza, jaialdiak, artisautza, zeremoniak, errituak, antzerkia, literatura, musika, zinema, erakusketak, filmak, plataforma digitalak eta bideoak. Kultura komunitate osotik dator; haur bakar bati ere ezin zaizkio ukatu haren sorkuntza edo onurak. Bizitza kulturala kulturatik eta komunitatetik sortzen da, ez da kanpotik inposatzen; estatuen eginkizuna da bideratzaile aritzea, ez hornitzaile”.

Asteartea, uztailak 18

Halaber, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean, “kultura, erlijio eta hizkuntza aniztasuna” izeneko 22. artikuluan, hain zuzen, jasotzen da Europar Batasunak kultura aniztasuna errespetatzen duela.

Asteazkena, uztailak 19

Europako Haurren Bermea Ezartzeko Estatuko Ekintza Planean (2022-2030), 2. ardatzaren 2. eremua dago, hizpide dituena hezkuntza desberdintasuna murriztea, eskola segregazioari aurre egitea, haur guztientzako eskolaz kanpoko jarduerak eta aisialdi hezitzaileko jarduerak edo denbora librekoak, eta arrakala digitala desagerraraztea;  2. eremu horretan, bi neurri jasotzen dira haur eta nerabe guztien kulturarako eskubidearekin lotuta: 

  • 51. neurria: genero ikuspegiarekin diseinatutako hurbileko kultura jardueren eskaintza handitzea eta hobetzea, inklusibitatea eta irisgarritasuna bermatuta; eta 
  • 53. neurria: kalteberatasun egoeran dauden haur eta nerabeentzako kultura jardueren doakotasuna sustatzea, hobarien, deskontuen, kuota salbuespenen edo jarduera irekien bidez, generoaren eta inklusioaren ikuspegitik.

Osteguna, uztailak 20

Haur Pobreziaren aurkako goi mandatariak Kultura eraldatzailea (haur pobreziaren aurka kulturak duen eginkizuna) dokumentua argitaratu zuen, eta, bertan, kulturaren lau onura nabarmendu zituen, funtsezkoak direnak gizartea eraldatzeko haurren eskubideei dagokienez:

  1. Ikaskuntza prozesu guztiak bultzatzea: trebetasunak eta gaitasunak garatzea.
  2. Ongizate sozioemozionala hobetzea eta osasun mentaleko eritasunak prebenitzea.
  3. Onurak maila kolektiboan, bizikidetzan: gizarteko kide izatearen sentimendua areagotzea eta gizartean parte hartzea.
  4. Enplegagarritasun aukeren esparrua zabaltzea: aukera berriak sortu eta talentua sustatzea.

Ostilara, uztailak 21

Kulturarako eskubidea lotuta dago, besteak beste, hezkuntzarako eskubidearekin, identitaterako eskubidearekin, diskriminaziorik ez izateko eskubidearekin, informaziorako eskubidearekin, parte hartzeko eskubidearekin eta adierazpen askatasunerako eskubidearekin.


 

KULTURARAKO ESKUBIDEA

UZTAILERAKO EGINDAKO ETA AURREIKUSITAKO BISITAK
Uztailaren 24tik 31ra

Webgunean argitaratu dugun lehen bisita Iruñeko Orfeoiaren Haur Abesbatzaren 2022-2023ko azken entsegura egindakoa izan zen. Bertan, bisitaren laburpenean azaldu genuen bezala, aukera izan genuen hainbat eskubideri buruz zer zekiten entzuteko, jakiteko zergatik gustatzen zaien kantatzea eta zein den, haien ustez, orfeoian abestu eta dantzatzearen onena, eta gure proiektuarekin eta kulturarako eskubidearekin lotutako zenbait gauza azaltzeko.

Azken entsegu hori egin eta gutxira, berriz ikusi genituen abesten eta dantzatzen Plaza de la Cruz BHIko ekitaldi aretoan, Ikastetxeen Abesbatza Sarearen azken kontzertuan, hain zuzen, zeina antolatu baitzen Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz. Ekitaldi horretan, bi ikastetxetako ikasleekin jardun zuten: Vázquez de Mella (Lehen Hezkuntzako seigarren maila) eta Amaiur (Lehen Hezkuntzako hirugarren maila). Ikastetxe horiek kantak egin zituzten bereizita eta hirurek batera, Teresa Apesteguik zuzenduta eta Jonathanek pianoa jota.

Atena Fundaziora egin genituen bisitetako bi ere argitaratu ditugu. Fundazio horrekin egon ginen Momentos/Meraki ikuskizuna bisitatu genuenean, otsailaren 3an. Ikuskizun horren 5 saio egin ziren 3 egunetan, eta horretara joan ziren 25 ikastetxetako 3.000 ikasle.

Oraingoan, bi kultura adierazpen mota aztertu ditugu:

Batetik, pintura, Pachamama erakusketaren kasuan, non adingabeek eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek laguntzen duten, argazkietan ikusten den bezala; eta, bestetik, musika eta gorputz adierazpena, Motion Composer erakusketaren kasuan elkartuta, gailu berritzaile horren bidez Fundazioan lortzen baitute jendearen mugimenduak musika bihurtzea.

Bestalde, aipatu dugu uztailaren 7an, hau da, San Fermin egunean, Kontseiluaren Plazan eta Iruñeko prozesioaren barnean, bederatzi haurrek parte hartu zutela Madurgaren jota abesten, entseguak egin ondoren, Santiago parrokiaren abesbatzarekin batera.

Egile horrek berak konposatu zuen auroroen kontzentrazioen ereserkia. Aurten Azagran egin da kontzentrazio hori, uztailaren 17an, eta nerabeek eta haurrek ere parte hartu dute, Nafarroako hainbat herritako (Tafalla, Barasoain, Uxue edo Zangoza, esaterako) auroroen hainbat talderekin batera.

Uztailaren 24an, Garesko jaietara joanen gara, Gorraizko AREko neska-mutilekin batera egoteko. Izan ere, Gorraizko Udalak jaietarako kartelen lehiaketako lehen saria eman die haur kategorian.