12 hilabete, 12 eskubide haur eta nerabeen


OCTUBRE

Protección frente al trabajo infantil

En la Convención de Derechos del Niño de 1989; en la Agenda 2030 (ODS) y en la legislación y planificación foral; Comités y relaciones con derechos y otros instrumentos internacionales; y actuaciones políticas y eventos relacionados con el interés superior de la infancia.

 

HAURREN LANAREN AURKAKO BABESA HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO KONBENTZIOAN

Astelehena, urriareak 2

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 32.1 artikuluak honako hau ezartzen du: “Estatu alderdiek haurren eskubidea aitortzen dute, babesa izateko esplotazio ekonomikoaren aurka eta edozein lan egitearen aurka, baldin eta lan hori izan badaiteke euren hezkuntzarako arriskutsua edo oztopoa, edo euren osasunarentzat edo garapen fisiko, mental, espiritual, moral edo sozialarentzat kaltegarria”.

Asteartea, urriareak 3

32. artikulu horrek hauxe ezartzen du jarraian: “Estatu alderdiek legegintza-, administrazio-, gizarte- eta hezkuntza-neurriak hartuko dituzte, artikulu horren aplikazioa bermatzeko. Asmo horrekin eta nazioarteko beste tresna batzuen kasuan kasuko xedapenak kontuan hartuta, estatu alderdiek, beren-beregi: 

  • a) Lan egiteko gutxieneko adina edo adinak ezarriko dituzte;
  • b) Lan-ordutegien eta -baldintzen arauketa egokia xedatuko dute; 
  • c) Artikulu honen aplikazio eragingarria ziurtatzeko zigor eta zehapen egokiak 
  • ezarriko dituzte”.

Asteazkena, urriareak 4

Konbentzioaren 45. artikuluak, “konbentzio honen aplikazio eragingarria suspertzeko eta konbentzioak araututako esparruan nazioarteko lankidetza bultzatzeko helburuarekin”, aukera ematen die Nazio Batuen beste erakunde espezializatu batzuei (adibidez, Lanaren Nazioarteko Erakundea) “ordezkatuta egoteko konbentzio honetako xedapenen aplikazioa aztertzen denean, betiere, xedapen horiek euren agintaldira biltzen badira”.

Ondoren, Konbentzioaren ondoren onetsitako hautazko protokoloetako batzuetan LANEren hitzarmen batzuk aipatzen dira, hala nola 182. zk., haurren lan modu okerrenak debekatzeari buruzkoa.

Osteguna, urriareak 5

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren harira, haurren salmentari, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari buruzko Hautazko Protokoloak, 2000ko maiatzaren 25ean onetsi zenak, bere 3. artikuluan adierazten du estatu alderdiek neurriak hartuko dituztela, zerrendatutako egintzak eta jarduerak, gutxienez, beren legeria penalean oso-osorik sar daitezen, euren mugen barruan zein kanpoan egin, edo banaka nahiz taldeka egin. 

Horien artean, haurren salmentari dagokionez, egintza hau jasotzen da: haurrak edozein bide erabilita eskaintzea, entregatzea edo onartzea, horiei lan eginarazteko asmoz.

Ostilara, urriareak 6

Zigor Kodearen 177.bis artikuluaren 1. apartatuak honako hau ezartzen du: “Bost urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, gizakien salerosketako errudun gisa, Espainian, Espainiatik, Espainiatik pasatzean edo Espainiara etortzeko asmoz, gizaki bat harrapatu, garraiatu, lekualdatu, hartu edo jasotzen duenari –pertsona horien gaineko kontrolaren trukea edo transferentzia barne–, indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edo nagusitasun egoera batez edo nazioko zein atzerriko biktimaren beharrizanaz edo ahultasunaz abusatuz, edo biktimaren gaineko kontrola duen pertsonaren adostasuna lortzeko ordainketak edo onurak emanez, helburu hauetako edozeinekin:

a) Behartutako lana edo zerbitzuak inposatzea, esklabotza edo esklabotzaren, morrontzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak.
(…)

Gizakien salerosketaren biktima adingabea denean, edozein kasutan, desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko zaio adingabeekin harreman erregularra eta zuzena izatea dakarren edozein lanbide, ofizio edo jardueratarako, ordaindutakoa izan edo ez, sei urtetik hogei urte arteko aldian, zeina zenbatzen hasiko baita ezarritako askatasunaz gabetzeko zigorraren iraunaldia amaitu ondoren.

Gainera, 2. apartatuaren arabera, “aurreko apartatuan aipatutako baliabideetara jotzen ez bada ere, aurreko apartatuan adierazitako edozein ekintza joko da gizakien salerosketatzat, baldin eta adingabeekin egiten bada esplotazio helburuarekin”.


 

PROTECCIÓN FRENTE AL TRABAJO INFANTIL

Astelehena

El ODS 8 (Trabajo decente y crecimiento económico) tiene como meta 8.7 “adoptar medidas inmediatas y eficaces para erradicar el trabajo forzoso, poner fin a las formas contemporáneas de esclavitud y la trata de personas y asegurar la prohibición y eliminación de las peores formas de trabajo infantil, incluidos el reclutamiento y la utilización de niños soldados, y, de aquí a 2025, poner fin al trabajo infantil en todas sus formas”.

Asteartea

En el artículo 24 de la Ley Foral 12/2022, de 11 de mayo, de atención y protección a niños, niñas y adolescentes y de promoción de sus familias, derechos e igualdad, se prevé que “los poderes públicos de Navarra promoverán las acciones necesarias para evitar la explotación económica de las personas menores, asegurando la protección de estos, de acuerdo con lo establecido en la legislación laboral vigente, frente al desempeño de actividad laboral por debajo de la edad mínima fijada al efecto o al desarrollo de cualquier trabajo que pueda resultar peligroso, perjudicar a su salud o entorpecer su educación y formación o su desarrollo integral”.

Además, “las Administraciones públicas de Navarra aplicarán con el mayor rigor el régimen de prohibiciones establecido por la legislación en materia de contratos públicos cuando constaten la existencia de condena o sanción por los hechos que dicha legislación contempla y el delito o la infracción hayan supuesto la trata o explotación económica de menores, la vulneración de sus derechos laborales o violencia de género que haya tenido como víctimas a menores” y “orientarán sus acciones desde el compromiso de contribuir a la evitación de la explotación de personas menores en cualquier país”.

Asteazkena

En ese mismo artículo 24, junto a las normas sobre protección frente al trabajo antes de los 16 años, se contempla la necesidad de apoyar el acceso al mundo laboral a partir de dicha edad:

“Las personas menores que habiendo alcanzado la edad requerida deseen su incorporación al mercado de trabajo recibirán el apoyo necesario de las Administraciones públicas para garantizar la formación y capacitación más adecuada, que posibiliten su inserción laboral en las mejores condiciones, apoyando especialmente a quienes presenten dificultades adicionales”, previéndose por ello en el artículo 23.7 “que las personas menores con necesidades educativas especiales reciban una formación educativa y profesional que les permita la inclusión social, el desarrollo y la realización personal y el acceso a un puesto de trabajo en el contexto más normalizado posible y de acuerdo con sus aspiraciones y aptitudes”.

En el artículo 15, dentro del derecho a la información, se incluye el deber de informar “a las personas menores que hayan cumplido los 16 años de las condiciones de trabajo vigentes para menores en los ámbitos en que hayan decidido trabajar”.

Osteguna

En el ámbito de la prevención, el artículo 64 de la Ley Foral prevé, en relación con el trabajo antes de los 16, la prevención en el ámbito sanitario (apartado 3 i) y de las situaciones de explotación laboral (apartado 6 c).

Y, por otro lado, en el ámbito de la formación, el empleo y las condiciones de trabajo, tanto la formación y orientación para el empleo, como el fomento del empleo joven, con especial apoyo a aquellos que, por sus circunstancias personales o sociales, encuentren mayores dificultades para su incorporación laboral, adaptado también a las características de quienes tienen carencias formativas de nivel básico (subapartados a) y b) del apartado 6).

Ostilara

El II Plan de Apoyo a la familia, la infancia y la adolescencia en la Comunidad Foral de Navarra (2017-2023) prevé, en relación con el trabajo:

Un enfoque de corresponsabilidad e igualdad de género, conforme al cual se rompa el modelo tradicional limitador del acceso de la mujer a la carrera profesional y al mercado de trabajo.

Se prevén por ello medidas en relación con la existencia de Escuelas Infantiles que les permitan permanecer el mercado de trabajo, incentivos económicos por hijo/a a cargo, para no desvincular a la mujer del mercado de trabajo sin facilitar su posterior reincorporación, o medidas de promoción de las responsabilidades de los padres adultos con menores de 18 años a cargo en el cuidado crianza y desarrollo de los niños, niñas y adolescentes.


 

ESKUBIDE HORREK BESTE PRINTZIPIO ETA ESKUBIDE BATZUEKIN ETA NAZIOARTEKO BESTE BALIABIDE BATZUEKIN ETA ESKUBIDEEN ALDEKO BATZORDEEN LANEKIN DUEN LOTURA

Astelehena, urriareak 16

Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak haurren lana aipatu du bere ohar orokor askotan. Hala, 2013ko 16. ohar orokorrean, zeinak hizpide baititu enpresa sektoreak haurren eskubideetan duen eraginari dagokionez Estatuak dituen betebeharrak, honako hau jasotzen du bere helburuen artean:

“Estatuek esparru juridiko eta instituzional egokiak izatea, haurren eskubideak errespetatzen, babesten eta gauzatzen dituztenak eta baliabideak ematen dituztenak enpresa jardueren eta eragiketen testuinguruan eskubideen urraketak egonez gero. Alde horretatik, estatuek kontuan hartu behar dute haurtzaroa garapen fisiko, psikiko, emozional eta espiritualeko salbuespenezko aldia dela, eta haurren eskubideen urraketek, hala nola indarkeriaren, haurren lanaren edo produktu arriskutsuen edo ingurumen arriskuen eraginpean egoteak, ondorio iraunkorrak, itzulezinak eta belaunaldiz gaindiko ondorioak izan ditzaketela”.

Asteartea, urriareak 17

16. ohar orokorrean, Batzordeak Konbentzioaren beste eskubide garrantzitsu batzuekiko loturak ere aztertzen ditu:

  • Bizitzarako, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea: enpresen enplegu praktikek helduek lanaldi luzeak egitea eskatzen dutenean, batzuetan haur zaharrenek, batez ere neskek, beren gurasoei dagozkien etxeko betebeharrak eta haurrak zaintzeko betebeharrak beren gain hartu behar dituzte, eta horrek eragin negatiboa izan dezake hezkuntzarako eta jolasteko duten eskubidean; gainera, haurrak bakarrik uzteak edo neba-arreba nagusiak zaintzeak ondorioak izan ditzake haur txikienen arretaren kalitatean eta osasunean.
     
  • Haurrak entzuna izateko duen eskubidea: ulertzen da erakunde publikoek, hala nola hezkuntza eta lan ikuskaritzek, enpresen jarduerak eta eragiketak arautzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen direnek, kontuan hartu behar dituztela ukitutako haurren iritziak. halaber, estatuek haurrei entzun behar diete, politikek, legeek, erregelamenduek, aurrekontuak eta enpresekin lotuta proposatzen diren beste administrazio erabaki batzuek haurren eskubideetan duten eragina ebaluatzean.

Asteazkena, urriareak 18

Ekonomiaren sektore egituratu gabea da Batzordeak 16. ohar orokorrean aztertutako beste alderdi garrantzitsu bat:

Herrialde askotan, ekonomikoki aktiboa den biztanleetako askok ekonomiaren sektore egituratu gabean lan egiten dute, eta ekarpen handia egiten diote nazio produktu gordinari. Hala ere, eskubideak arautzen eta babesten dituzten esparru juridiko eta instituzionaletatik kanpo garatzen diren enpresa jarduerak bereziki arriskutsuak izan daitezke haurraren eskubideez baliatzeko. Adibidez, testuinguru horretan fabrikatutako edo manipulatutako produktuak, hala nola jostailuak, jantziak edo elikagaiak, arriskutsuak edo osasungaitzak izan daitezke haurrentzat. Era berean, haur gutxi batzuk egon ohi dira ezkutuko lan eremu informaletan, hala nola familia enpresa txikietan edo nekazaritza eta ostalaritza sektoreetan.

Askotan, lan horiek honako hauek dakartzate berekin: lan prekarietatea; ordainsari txikia, irregularra edo ordainsaririk ez; osasunerako arriskuak; gizarte segurantzarik eza; elkartzeko askatasunaren murrizketak; eta diskriminazioaren eta indarkeriaren edo esplotazioaren aurkako babes desegokia.

Jarduera horiek eragotzi egin dezakete haurrak eskolara joatea, etxeko lanak egitea edo jolasari eta atsedenari denbora nahikoa ematea, eta horrek Konbentzioaren 28., 29. eta 31. artikuluak urratzea ekar lezake. Gainera, ekonomiaren sektore egituratu gabean lan egiten duten gurasoek edo zaintzaileek askotan lanaldi luzeak egin behar izaten dituzte, bizirik irauteko moduko diru sarrerak lortzeko, eta horrek larriki mugatzen ditu gurasoen erantzukizunak betetzeko edo beren kargura dauden haurrei arreta emateko dituzten aukerak.

Osteguna, urriareak 19

Eta, haurren eskubideak enpresen arreta egokiarekin lotuz, Batzordeak 16. ohar orokorrean ezartzen du enpresa handiei bulkada eman behar zaiela, eta, hala dagokionean, eskatu egin behar zaiela ezagutzera eman ditzatela beren eragiketek haurren eskubideetan dituzten ondorioei heltzeko egiten dituzten ahaleginak.

Informazio horrek eskura egon behar du, efizientea eta enpresen artean konparagarria izan behar du, eta jaso behar du enpresek zer neurri hartzen dituzten, beren eragiketek haurrengan izan ditzaketen eta dituzten ondorio negatiboak arintzeko.

Enpresek ezagutzera eman behar dute zer neurri hartzen dituzten, ekoizten edo merkaturatzen dituzten ondasunek eta zerbitzuek haurren eskubideen urraketa larririk (hala nola esklabotza edo nahitaezko lana) ez dakartela bermatzeko.

Ostilara, urriareak 20

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren zuzentarau berri bat tramitatzen ari da, enpresek jasangarritasunaren arloan izan behar duten ardurari buruzkoa. Zuzentarau hori nazioarteko hitzarmenetan ezarritako eskubide eta debekuak jasotzen dituen eranskinean jasotzen da, eta, horiei dagokienez, ardura egokiko neurriak eskatzen dira:

“Haurren lanaren debekua urratzea, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 32. artikuluaren arabera, haurren (hemezortzi urtetik beherako pertsonak) lan modu okerrenak barne, Lanaren Nazioarteko Erakundearen haurren lan modu okerrenei buruzko 1999ko Hitzarmenaren 3. artikuluaren arabera (182. zk.). Honako hauek hartuko ditu barnean:

  • a) esklabotza modu guztiak edo esklabotzaren antzeko jardunbideak, hala nola haurren salmenta eta salerosketa, zorrengatiko morrontza eta morroi izaera, bai eta nahitaezko edo derrigorrezko lana ere, haurren nahitaezko edo derrigorrezko erreklutamendua barne, gatazka armatuetan erabiltzeko;
  • b) prostituziorako, pornografia produkziorako edo jarduera pornografikoetarako haurrak erabili, erreklutatu edo eskaintzea;
  • c) haurrak legez kanpoko jarduerak egiteko erabili, erreklutatu edo eskaintzea, bereziki estupefazienteak ekoitzi eta trafikatzekoak;
  • d) lanaren izaera edo horren baldintzak direla-eta, haurren osasuna, segurtasuna edo moraltasuna kaltetu dezakeen lana”.