12 hilabete, 12 eskubide haur eta nerabeen


FEBRERO

Derecho a un entorno familiar adecuado

En la Convención de Derechos del Niño de 1989; en la Agenda 2030 (ODS) y en la legislación y planificación foral; Comités y relaciones con derechos y otros instrumentos internacionales; y actuaciones políticas y eventos relacionados con el interés superior de la infancia.

FAMILIARAKO ESKUBIDEA HAURRAREN ESKUBIDEEI BURUZKO KONBENTZIOAN

Asteazkena, otsailak 1

Haurraren eskubideei buruzko konbentzioaren 8. artikuluan esaten da konbentzioak behartutako alderdiek "errespetatu behar dutela haurrak familia harremanak gordetzeko duen eskubidea". Halaber, 9. artikuluan esaten da haurraren eskubidea dela aitarekin eta amarekin modu erregularrean harreman pertsonalak eta zuzenak izatea, bietako batetik bananduta egonagatik ere, salbu eta haurraren goreneko interesaren kontrakoa bada

Osteguna, otsailak 2

10. artikuluaren arabera, berriz, estatuek kontuan izanen dituzte, familiarekin biltzeko, haur batek edo beren gurasoek herrialdetik kanpora joateko egindako eskaerak, eta bermatuko dute eskaera horrek ez dituela ondorio kaltegarriak izanen eskatzaileendako eta haien familiendako. 22. artikuluaren arabera, estatuak lankidetzan arituko dira Nazio Batuen Erakundearekin eta gainerako gobernu-erakundeekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, haur errefuxiatu oro babesteko eta haurrari laguntza emateko bere gurasoak edo bere familiako beste kide batzuk aurkitzeko eta, orobat, familiakoekin elkartzeko informazioa lortzeko.

Ostilara, otsailak 3

Konbentzioaren 20. artikuluaren arabera, "aldi baterako edo etengabean familia ingurunerik gabe dauden haurrek Estatuak haiek babesteko eta haren laguntza berezia izateko eskubidea dute aldi baterako edo etengabean familia ingurunerik gabe daudenean edo haien interesik gorenak familia ingurune horretan ez egotea exijitzen duenean".

Eta "Parte diren estatuek haur horiendako beste zaintza mota batzuk bermatuko dituzte, beren nazio legeen arabera".

20. eta 21. artikuluetan, halaber, aurreikusita daude zaintza alternatibo horietako batzuk, hala nola zaintza-etxeak (gurean, harrera-familiak), adopzioa edo, "beharrezkoa balitz", adingabeen babeserako erakunde egokietan sartzea.


 

FAMILIA IZATEKO ESKUBIDEA 2030 AGENDAN (GJH), FORU LEGERIAN ETA FORU PLANGINTZAN

Astelehena, otsailak 6

NBEren Batzarrak, 2009ko Ebazpenaren bidez, haurrak zaintzeko modalitate alternatiboei buruzko jarraibideak onetsi zituen; helburua da ahaleginak egitea haurra bere familiaren zaintzapean egon dadin edo bere familiara itzul dadin, edo, hori ezin bada, beste irtenbide egoki eta iraunkor bat aurkitzea, betiere haurraren garapen integral eta harmoniatsua sustatzen duten baldintzetan.

Ikuspegi horretatik, familiei laguntzeko, eta prebenitzeko haurrak behar bezala ez zaintzeagatik etor litezkeen bereizketak, funtsezkoak dira Garapen Jasangarrirako Helburu hauek (GJH): 1. GJHa (pobreziaren amaiera), 2. GJHa (goserik ez), 3. GJHa (osasuna eta ongizatea), 4. GJHa (kalitatezko hezkuntza), 8. GJHa (lan duina eta hazkunde ekonomikoa), 10. GJHa (desberdintasunak murriztea) eta 11. GJHa (hiri eta komunitate jasangarriak).

Asteartea, otsailak 7

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legea, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa gidatzen duen printzipio nagusietako bat da adingabeen familia- eta gizarte-integrazioa bilatzea, haien familia- eta gizarte-ingurunean iraun dezaten bermatuz, betiere horrek haien interesei kalterik eragiten ez badie.

Printzipio hori betetzeko, hasteko, 8.4 artikuluaren arabera, familiei informazioa emanen zaie haien seme-alabei edo beren kargura harreran dituzten adingabeei eragiten dieten erabakiei buruz, prozedura mota bakoitzean ezartzen diren protokoloekin bat. Gainera, begirunea eta humanizazioa nagusi izanen dira erabiliko den komunikazio moduan, eta, erabaki zailetan, ziurtatuko da informazio argia ematen dela, funtsezkoena idatziz, eta baloratzeko denbora ematen dela, erabakiak hartzeko presaren eta izanen dituzten ondorioen araberako proportzioan.

Asteazkena, otsailak 8

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen 11. artikuluak aitortzen duenez, Nafarroako Administrazio Publikoen jarduketa subsidiarioa izanen da gurasoei, tutoreei edo zaintza dutenei, baita harrera egiten dutenei ere, dagokienaren aldean, haiek baitira, ahal duten heinean eta behar duten sostenguarekin, adingabeen garapen integralerako beharrezkoak diren bizi baldintzak ziurtatzeko ardura dutenak.
Horregatik, 35. artikuluan familien sustapena arautzen da, familia zentzu zabalean ulertuta; izan ere, sustatu nahi dena ingurune egoki hori da, zeina batzuetan harrera-familiei esker bermatzen baita. Horrek berekin dakar:

  • Oinarrizko beharrei erantzutea;
  • Haur txikiak haur eskoletan sar daitezen erraztea, batez ere zaintza horiek ordaindu ezin dituztenen kasuan, eta familian eta ingurune naturaletan oinarritutako ereduak bultzatzea;
  • Zainketen erantzukizuna partekatua izan dadin sustatzea;
  • Gurasotasun positiboaren arloko prestakuntza ematea;
  • Haurtzaroaren gaineko politikak planifikatzea;
  • Familien parte-hartzea bermatzea;
  • Diskriminaziorik eza bermatzea eta hori saihesteko eta interes orokorreko ekarpenak konpentsatzeko laguntzak aurreikustea (familia ugariak eta guraso bakarrekoak, harrera-familiak edo harreman- edo hezkuntza-zailtasunak dituztenak).

Horregatik, 28.2 artikuluak migratzaileentzako harrera-estrategiak aurreikusten ditu, familia berriz elkartzeko nahitaezko lankidetzaren zati gisa.

Osteguna, otsailak 9

Batzuetan, nahiz eta lehentasuna eman prebentzioari, familiari laguntzeari eta familian esku-hartzeari, ez da lortzen adingabeentzako arriskua ezabatzea, eta beharrezkoa izaten da jatorrizko familia banantzea. Kasu horietarako, 12/2022 Foru Legeak honako hauek jasotzen ditu:

  • Lehentasuna ematea familia-harrerari, egoitza bidezko arreta azken neurritzat utzita, eta,
  • Kasu horietan, familiarekin itzultzeko lanari eustea, egoerak hala ahalbidetzen duenean, edo beste familia-nukleo batean sartzea, eta
  • Egoitza bidezko harreraren kasuan, sustatzea adingabeak nukleo txikietan, familia baten antzeko bizimoduarekin, edukiko dituzten harrera-ereduak.

Ostilara, otsailak 10

Nafarroako Foru Komunitatean Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planak (2017-2023) nabarmentzen du nola familietako kideak kohesionatzen diren, elkar maitatzen duten, elkarri lotzen zaizkion eta, horrela, elkarri laguntzen dioten bizitzan zehar hazten, eta pertsona gisa bizitzen dimentsio guztietan. Hala, pertsona helduak eraikitzen dira, autoestimu jakin batekin, beren buruaren jakitun eta, bizi izandako atxikimendu-harremanei esker, ongizate psikologikoarekin.

Plana egiteko arrazoietako bat hau izan zen: ikusi genuen beharrezkoa zela estrategia berean bateratzea familiei laguntzeko politikak eta haurrei eta nerabeei zuzendutako jarduketak, sinetsita baikaude haurrei gertatzen zaiena ezin dela familia kontuan hartu gabe landu.

Horregatik, gomendioen artean sartzen da familiek babes-faktore gisa duten rola indartzea, gurasoen gaitasunak sustatuz eta goiz esku hartuz.

Horregatik, ildo estrategikoen artean daude haur-pobrezia eta desberdintasuna murriztea eta prebenitzea; familiei laguntzea nahi duten seme-alaba kopurua izan dezaten; eta herritarren artean zaintzaren erantzukidetasuna bultzatzea, bai eta gurasotasun positiboa ere.​​​​​​


 

ESKUBIDE HORREK BESTE PRINTZIPIO ETA ESKUBIDE BATZUEKIN ETA NAZIOARTEKO BESTE BALIABIDE BATZUEKIN ETA ESKUBIDEEN ALDEKO BATZORDEEN LANEKIN DUEN LOTURA

Astelehena, otsailak 13

Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak 2005ean, bere ohar orokorretako batean –6.a, hain zuzen–, hizpide hartu zuen nola tratatu behar diren inoren kargura ez dauden eta jatorrizko herrialdetik kanpo familiatik bereizita dauden adingabeak.

Printzipio orokor aplikagarriez gain (diskriminaziorik eza; bizitzeko, bizirauteko eta garatzeko eskubidea; iritzia libreki adierazteko eskubidea, edo konfidentzialtasunarena), espresuki jaso zuen adingabe horiek jatorrizko herrialdera ez itzultzeko printzipioa.

Honako hauek nabarmendu zituen, babes premia zehatzei erantzuteko: hasierako ebaluazioa, tutorearen izendapena, arreta eta ostatua, hezkuntzarako sarbide osoa, bizi-maila egokia, ahalik eta osasun mailarik handiena, salerosketaren eta errekrutatze militarraren prebentzioa, eta askatasunaz gabetzeko zigorraren prebentzioa.

Asteartea, otsailak 14

6 zenbakiko ohar orokorrean familiarekin elkartzeko gaia lantzean, lehenik eta behin adierazi zuen ezin dela adingabea itzuli jatorrizko herrialdera, oztopo juridikoak badaude edo adingabearen interes gorenak ezartzen badu adingabea herrialdean geratu behar dela. Jarraian, Batzordeak gogorarazi zuen bere 9. eta 10. artikuluetako betebeharrak errespetatu behar direla eta horiek gidatu behar dituztela harrera estatuak bere lurraldean bertan familiarekin elkartzeari buruz hartzen dituen erabakiak; harrera herrialdean gizarteratzea da aukera nagusia.

Gizarteratze horrek araubide juridiko egonkor batean oinarritu behar du (bizileku-baimena barne), eta Haurren Eskubideen aldeko Batzordearen eskubideek araututa egon behar du, eskubide horiek herrialdean geratzen diren adin txikikoei erabat aplikatzekoak baitira.

Adingabea herrialdean geratuko dela erabaki ondoren, agintaritza interesdunek adingabearen egoera ebaluatuko dute eta, ondoren, hari edo haren tutoreari kontsulta egin eta gero, komunitate berrian epe luzerako egokiak diren xedapenak eta gizarteratzea errazteko beharrezkoak diren gainerako neurriak zehaztuko dituzte.

Asteazkena, otsailak 15

Europako Haurren Bermea Ezartzeko Estatuko Ekintza Planean (2022-2030), desinstituzionalizatzeko eta familia harreran dauden haur babestuen (desgaitasuna duten haurrak barne) ehunekoa handitzeko helburuarekin bat etorriz, bi neurri garrantzitsu ezarri ditu plan horretan:

Familia harrera sustatzea kanpaina publikoen bidez, abegi familiei laguntza ematea, arduraldi esklusiboko familia harrera espezializatuaren figura garatzea eta izapideak sinplifikatzea. 

Egoitza zentroak eraldatzea eta babes sistemako esku hartzeko ereduak eguneratzea, babes sistemak haurtzaroan eragiten duen kaltea erabat desagerrarazteko eta pertsonarengan zentratutako zaintza eredu baterantz abiatzeko, haren eskubideak bermatze aldera eta tutoretzapeko haur eta nerabeen autonomia sustatze aldera.

Osteguna, otsailak 16

Bai maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak, bai zerbitzuen erregelamenduzko garapena eguneratzeak, egun tramitatzen ari denak (bai baldintza orokorrei dagokienez, bai eremu orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroari dagokionez), gai horiek jorratzen dituzte honela:

Lehenengoak abegi familiak erakartzeko eta haiei laguntzeko neurri eta betebehar zehatzak ezartzen ditu (125. artikulua), kaltearen erreparazioa printzipiotzat eta eskubidetzat jotzen du (oro har, 4.1.k eta 97.2 artikuluak eta, harrerei dagokienez, 107.2.a eta 11.c artikuluak), baita pertsonarengan zentratutako arreta ere (4.2.e edo 40.4 artikuluak; azken horren ondorioz, adingabeen arloko ordezkariak sartu ziren Pertsonengan Zentratutako Arretako Sarearen Laguntza Batzordean).

Tramitatzen ari den erregelamenduak aurreikuspen horietako batzuk garatzen ditu: abegi familientzako laguntza eta konpentsazio sistema berrikustea, familia harreraren jarraipena eta laguntza indartzea, edo egoera zailetarako alternatibak sortzea (hala nola atsedenerako zerbitzua familia harreran) edo beste harrera batzuetan familia harremana zabaltzeko edo osatzekoak (erreferentziazko harrera).

Ostilara, otsailak 17

Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak eta EBren Ekintza Planak ere kontuan hartzen dituzte familiak, eta, horregatik, honako hauek sustatzen dituzte:

  • Laguntza eta lan erantzukizunak berdintasunez banatzea, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko zuzentarauaren esparruan.
  • Desabantailen belaunaldien arteko zikloak haustea, haurrengan inbertituz EBko adingabe guztien aukera berdintasuna sustatzeko.
  • Arrazoizko prezioa duen kalitate oneko etxebizitza bat eskuratzea, pobrezia energetikoko arazorik ekarriko ez duena.


 

FAMILIA BAT IZATEKO ESKUBIDEAREKIN LOTUTAKO EKINTZAK, ZERBITZUAK, BISITAK, JARDUNALDIAK ETA EKITALDIAK

Astelehena, otsailak 20

Otsailaren 15ean, Gizain Fundazioaren beste behaketa eta harrera zentro bat bisitatu genuen, Ilundainen.

Programaren helburu nagusia da aldi baterako babes espazio bat ematea bertara sartzen diren haurrei, eta eguneko 24 orduetan zaintza eskaintzea, neurriak irauten duen bitartean. Programa honen beste helburua da haurren balorazio integrala egitea eta jatorrizko familia testuingurua baloratzea.

Gizain Fundazioaren webgunean honako hauen berri ematen da: eskaintzen den zerbitzua, hartzaileak, iraupena, nork kudeatzen duen eta nola dauden osatuta taldeak, familiei arreta emateko ordutegiak, gainbegiratutako bisiten araubidea, galdera eta erantzun ohikoenak eta harremanetarako bideak.

Asteartea, otsailak 21

El Vergel zahar etxeak aurten 50 urte beteko ditu, eta, 2022ko urriaz geroztik, proiektu polit bat garatzen ari da, belaunaldien arteko harremanen garrantzia ereduz adierazten duena. Iparralde BHIko 130 ikasle inguruk eta 30 egoiliarrek hartu dute parte. Dosier txiki batean egoiliarraren ezaugarri esanguratsuenak agertzen ziren. Hori oinarri hartuta, elkarrizketa egiten zieten txandaka, zentroari egoiliarren bizi-historia bat izaten laguntzeko; horrela, zentroak kontuan hartuko du pertsonarengan zentratutako arreta ematerakoan.
Montse zuzendariak esan zigun topaketa politak izan zirela, oso atseginak eta dibertigarriak, eta aste horietan ikasleek zentroa bizitasunez bete zutela: litxarreriak jan zituzten, hamaiketakoa egoiliarrekin batera jan, logeletan haiekin egon, haien oroitzapenak ikusi... 
Hainbeste gozatu zuten, non Gabonetan eta ustekabean haur asko joan ziren esleitutako egoiliarra bisitatzera, eta opariak, zorion-postalak eta postreren bat ekarri zizkieten (adibidez, esne-arroza, bizi-historia egiten ari zitzaion egoiliarraren gustukoena). 

Horren berri izaten jarraituko dugu, eta, bide batez, zorionak eman nahi dizkiogu El Vergeli bere urteurrenagatik.

Asteazkena, otsailak 22

Otsailaren 22an familia berrelkartzeko zerbitzu bat bisitatu genuen, hau da, migrazioaren ondoriozko banantze-aldien ondoren familia berrelkartzeko eta topo egiteko prozesuetako harrera- eta laguntza-zerbitzu bat; zerbitzu horrek familiei laguntzen die, prozesuari ekinen diotenean, prozesu horretan daudenean edo, topo egin ondoren, prozesuaren ondorioz harremanetan zailtasunak dituztenean, hori guztia SEI elkarteak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiarekin duen hitzarmenaren esparruan.

Osteguna, otsailak 23

Otsailaren 23an jardunaldi bat eginen da Arangurenen, bertako udalarekin lankidetzan aritzen baikara haurren politikak planifikatzeko. Jardunaldian  eskubideei buruz hitz eginen dugu, eta, batez ere, familia harrerari buruz.

MAGALE Harrera Familien Nafar Elkarteak harrera-gurasoen talde bat du 2003. urteaz geroztik, beren bizipenak partekatzeko, beren problematika partikularrari buruzko aholkuak elkarri emateko eta haurrek, biologikoek zein harrerapekoek, harrera-familiaren eredua dagoela jakiteko beharra sentitu zuena; elkarte horretan mota guztietako familia-egoerak sartzen dira. Hori dela eta, elkarteko presidentea den Helenak jardunaldian hartuko du parte. 

Gainera, harrerako ama da, eta berarentzat familia-harrerak zer esan nahi duen azalduko du, harrera-familia izateko moduari buruzko zalantzak argituko ditu, familia hazteko moduen gainean hitz eginen du, eta harrera-familia bihurtu nahi dutenak animatuko ditu.

Ostilara, otsailak 24

Ostiralean, hilak 3, Barañaingo Auditoriumean izan ginen, Atena Fundazioaren Momentos. Meraki  ikuskizuna ikusteko. Ikuskizunean, bidaia egiten da artisten bizi- eta sormen-uneetatik eta haien emozioetatik, eta artista horiek eszenatokia koloreztatzen dute diziplina anitzeko prozesu baten bidez, non arte plastikoak mugimenduarekin lotzen baitira.

Fundazio hori erreferentziazko erakundea da pertsonekin artearen eta desgaitasunaren bidez esku hartzeko, pertsonekin eta familiekin konprometituta dago, eta lan-ikuspegi etikoa eta kalitatezkoa du.

Otsailaren 1ean, 2an eta 3an, Nafarroako 25 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ia 3.000 ikasle bertaratu ziren ikuskizunera, eta aukera eman ziguten zenbait galdera gehitzeko Baluarte-NOS Fundazioko hezkuntza- eta gizarte-programaren koordinatzaileak gogobetetasuna neurtzeko eman zizkien galde-sortetan, helburu zutenak neska-mutil horiek kultura-ekitaldi horri buruz eta bertan parte hartzen zutenei buruz zer iritzi zuten jakinaraztea. 

Horren berri ematen jarraituko dugu.


 

RESULTADO/RESUMEN DE ACCIONES, SERVICIOS, VISITAS, JORNADAS Y EVENTOS RELACIONADOS CON EL DERECHO A UNA FAMILIA

Astelehena

El 15 de febrero visitamos el Centro de Observación y Acogida de la Fundación Gizain, que gestiona la Fundación Gizain en Ilundain, y estuvimos con 4 chicos y 3 chicas y dos educadoras.

En cuanto explicamos en qué consistía el derecho a la familia, les surgieron muchas preguntas y nos contaron muchas experiencias.

Una de las chicas, R, se preguntaba cómo podía ser compatible ese derecho con que a veces se separara a padres y madres de sus hijos o hijas.

Cuando hablamos de la imposibilidad a veces de la familia, y a veces sólo provisional, de garantizarles la protección y todo aquello a que tienen derecho, y poníamos ejemplos de cómo se actúa cuando sólo hay riesgo y de conductas graves que no permiten si quiera apoyar a la familia en vez de separarles de ella, también se les suscita la duda de cómo actuar cuando necesitas esa protección y no es tan evidente la desprotección, porque es algo más psicológico pero continuo.

Les animamos a contarlo a alguien de confianza porque sí que se puede demostrar por la coherencia del relato o/y los efectos que otras personas perciben en los distintos entornos (Instituto o grupo de amigas, por ejemplo).

Otra de las chicas, E B, expresa la dificultad, dilema y dolor que produce, aun siendo consciente del daño que ha sufrido, hacer algo contra tu propia familia, sobre todo si desde ella se te reprocha.

Dejamos claro que hay que evitar sentirse culpable cuando eres precisamente a quien no están respetando sus derechos, aunque entendamos cómo se siente.

También uno de los chicos, C, tenía una preocupación parecida, en este caso porque creía que su madre no había hecho nada malo, sino él, y quisiera estar con ella.

Aclaramos que nunca se declara un desamparo por un mal comportamiento de un menor ni el menor es responsable de que su familia no sea capaz de satisfacer sus necesidades, incluyendo en ello el ponerles límites que necesiten.

También otras de las chicas, A, tenía claro por qué le habían tenido que separar de su familia, pero en su caso, es el tiempo que transcurrió hasta la medida de protección lo que hubiera deseado que hubiera sido más corto.

Comentamos cómo, precisamente esa obligación de apoyar a la familia e intervenir con ella, sin separar, cuando sólo hay riesgo, genera a veces que la situación acabe en desamparo, porque no se recuperen las capacidades parentales en que se trabaja para que desaparezca ese riesgo, sin que se pueda saber siempre si se podrá evitar la separación.

También escuchamos el testimonio de uno de los chicos, M, sobre cómo vino de su país, sólo, en un barco, y cómo, aun llegando a otra Comunidad, quería venir a Navarra.

Otro de los chicos, M, tiene como principal preocupación saber si irá a una residencia o a un ARE, y le explicamos para qué está pensado cada recurso.

El otro, U, no quiere contarnos cosas, pero sí se anima a votar por las palabras del ABCdario, así que las explicamos y, en este grupo, los votos al “cariño” superan los de la “Convención” de derechos del Niño y los “derechos” empatan al “desarrollo”, así que pedimos a Irati que desempate y … los resultados totales los veremos en marzo para todo febrero (igual que podemos ver ya los de enero) en el nuevo espacio de “tu voto” de la página web.

Asteartea

El 22 de febrero visitamos el servicio de reagrupación familiar, que presta la Asociación SEI en sus locales y tuvimos ocasión de contar nuestro proyecto a 8 familias y a la Junta de SEI y, sobre todo, ver cómo se construye o afianza la reagrupación con actividades como el taller que tenían ese día.

En él, en un entorno rodeado de grandes fotos de menores de diversas nacionalidades, empezaron con una actividad muy empática y simpática, en que hijos e hijas contaban lo que les gustaba como si fueran sus madres o su padre y viceversa, para después, tras una actividad de relajación que nos llevaba a un bosque, acabar haciendo otra en que cada familia, junta, dibujaba a quienes consideraban su familia, como árboles, construyendo un museo de familias que, por sus títulos y las explicaciones que nos daban, aunque todos diversos y emotivos, evidenciaban cómo habían avanzado y se apoyaban en mantener y afianzar vínculos familiares en Navarra y con familiares de sus países, con la ayuda de SEI para trabajar en cómo fundar su reagrupación en el amor a través de la comprensión y la comunicación y el apoyo mutuo del grupo, diverso y transnacional, que acaba conformando otra gran familia.

Nos despedimos con pena, pero con la intención de volver y acercar esta realidad a otr@s menores y presentarles a ell@s también esas otras experiencias de superación que hemos ido visitando.

El 23 de febrero se celebró en Aranguren la Jornada prevista, sobre sobre derechos y Acogimiento Familiar:

El Alcalde, recordó la importancia de la protección de la infancia y la obligación de las Administraciones de cumplir los mandatos legales al respecto, destacando, a la vez, el valor y mérito de las familias que lo hacen sin ser su obligación.

La Consejera del Departamento de Derechos Sociales aprovechó para detallar medidas como la Ley Foral 12/2022 y, en su desarrollo, la actual campaña para captar familias de acogida (“La infancia que tú tuviste”), la captación de Fondos de la UE, tanto MRR, como del FSE+ para los acogimientos familiares especializados.

La representante de UNICEF puso en valor, con la Convención de Derechos del Niño (CDN) en la mano, cuáles son las concretas obligaciones para las familias, de acogida o no, en el marco de un enfoque de derechos.
El SGT del Departamento de Derechos Sociales relacionó la realización de las Jornadas en Aranguren con el trabajo para una planificación conjunta (con su Servicio Social de Base) y esta como una parte de las obligaciones derivadas de la CDN; la presencia de UNICEF con los valores y principios de la CDN, al ser una Agencia de Naciones Unidas, destacando el interés superior del menor, la no discriminación y la participación, respecto a la que se acaba de suscribir un Convenio con UNICEF, así como el derecho a una familia, que nos lleva a MAGALE y HAZIAK, como entidades que trabajan para unir a menores con ese derecho y personas dispuestas a asumir ese cuidado y entorno que necesitan.

Helena, Presidenta de la Asociación de Familias de Acogida de Navarra, MAGALE, nos explicó en qué consisten los distintos tipos de acogimiento, la experiencia propia con los que ella tuvo y sigue teniendo, la importancia de apoyar a las familias que dan ese paso y del papel de su entidad para impulsar cambios en las normas y en la sociedad, como interlocutoras con las Administraciones y como nexo de unión entre el conjunto de ya más de 70 familias “ajenas”, a sumar a las extensas, sin dejar de recordar la necesidad de familias, como lo son como otras las de acogida, para menores que siguen sin una y suman aún alrededor de 200.

Nos puso en contacto con testimonios de personas acogidas en su día, que ahora valoraban la necesidad y valentía de quien les acogió y quieren hasta con la elección de su profesión colaborar a esa protección, o de jóvenes que han dado ese paso tras acercarse a su entidad y han acabado sumando al acogimiento familiar permanente el de urgencia.

También, desde el público, nos trasladó su testimonio un acogedor de referencia, poniendo en valor cómo puede, acompañando por las tardes y llevándoselo el fin de semana, introducir en la vida de un menor en acogimiento residencial un apoyo y referente que abre para el chico un nuevo mundo y una gran oportunidad.

Os animamos a ver la grabación quienes no pudisteis estar presentes.

Despediremos el mes también con MAGALE, que presentará en Civican, el martes 28, a las 12,30 h, su Análisis de la realidad de la juventud tutelada al cumplir la mayoría de edad y de las vivencias de las familias de acogida en Navarra.