12 hilabete, 12 eskubide haur eta nerabeen


MARTXOA

Diskriminaziorik ez izateko eskubidea

 

DISKRIMINAZIORIK EZ IZATEKO ESKUBIDEA HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO KONBENTZIOAN

Asteazkena, martxoak 1

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak hauxe dio 2.1 artikuluan: “Estatu alderdiek konbentzio honetan adierazitako eskubideak errespetatuko dituzte, eta ziurtatuko dute konbentzio hau aplikatzen zaiela euren jurisdikzioaren mende dauden haurrei, inolako bereizketarik gabe, haurren, gurasoen nahiz euren lege-ordezkarien arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, jatorri nazionala, jatorri etnikoa edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, ezintasun fisikoak, jaiotza edo beste edozein ezaugarri dela bide”.

Gainera, 2.2 artikuluaren arabera, “estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko dituzte, haurrek babesa izan dezatela bermatzeko, paira dezaketen bereizkeria- edo zigor-mota guztien aurka, euren guraso, tutore edo familiakoek duten estatusarengatik, dituzten jarduerengatik, adierazi dituzten iritziengatik edo dituzten sinesmenengatik”.

Halaber, delituen biktima izanez gero, kalte-ordainketaren inguruko diskriminazioa ere debekatzen du (9.4 artikulua).

Osteguna, martxoak 2

Hainbat haur eta neraberi bermatu behar zaie aukera-berdintasuna:

Proiektuaren Konbentzioaren 23. artikuluaren arabera, “estatu alderdiek aitortzen dute ezintasun mentala edo fisikoa duten haurrek izan beharko dutela bizitza bete-betea eta egokia, baldintza jakin batzuetan, duintasuna ziurtatuko dietenak, beraien kabuz baliatzea ahalbidetuko dietenak eta haurrek erkidegoan modu aktiboan parte hartzea ahalbidetuko dutenak. [...] Estatu alderdiek aitortzen dute ezintasuna duten haurren eskubidea arreta bereziak izateko [...] eta bat etorri beharko dena, haurren egoerarekin eta gurasoen edo haur horiek zaintzen dituzten pertsonen inguruabarrekin”.

Konbentzioaren 30. artikuluak honako hau ezarri du: “Gutxiengo etnikoak, erlijiosoak eta linguistikoak [...] , gutxiengo horietako haurrei [...] ez zaie ukatuko dagokien eskubidea, [...] euren kultura-bizitza izateko, euren erlijioa izan eta praktikatzeko, edo euren hizkuntza erabiltzeko”

Ostilara, martxoak 3

Konbentzioaren hitzaurrearen arabera, “errazagoa izanen da desagerraraztea haurren salmenta, haurren prostituzioa eta haurrak pornografiarako erabiltzea, baldin eta ikuspegi globala hartzen bada, hori lortzen laguntzen duten faktore guztiei aurre egitea ahalbidetzen duena, faktore horien artean daudela, bereziki, azpigarapena, pobrezia, desberdintasun ekonomikoak, ekitaterik gabeko egitura sozioekonomikoak, familien disfuntzioa, hezkuntzarik eza, landa-eremutik hirira migratzea, sexuagatiko diskriminazioa, helduen sexu-jokabide arduragabea, praktika tradizional kaltegarriak, gatazka armatuak eta haurren salerosketa”.

29. artikuluaren arabera, “haurren hezkuntzak helburu izan behar duela [...] Haurrak prestatzea, gizarte aske batean bizitza ganorazkoa izateko, ulermena, bakea, tolerantzia, sexu-berdintasuna eta lagun arteko giroa nagusi direla, herri, talde etniko, talde nazional nahiz erlijioso eta indigena-jatorriko pertsona guztien artean”.


 

DISKRIMINAZIORIK EZ IZATEKO ESKUBIDEA 2030 AGENDAN (GJH), FORU LEGERIAN ETA FORU PLANGINTZAN L

Astelehena, martxoak 6

“Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea” izeneko 10. GJHaren xedea da inor atzean ez geratzea, eta helburu hori GJHak lortzeko prozesuaren zati integrala da. 

5. GJHaren xedea da generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea.

Talde kalteberenetako haurrek desberdinkeria handiagoak pairatzen dituzte, eta, gainera, desberdinkeria horiek eragin handiagoa dute haiengan. Beraz, garrantzitsua da 1. GJHa (mundu osoan pobrezia mota guztiak desagerraraztea), baita ekonomikoki egoera ahulean dauden haurrek oinarrizko zerbitzu guztiak eskuratzearekin zerikusia dutenak ere, hala nola elikadura (2. GJH), osasuna (3. GJH), hezkuntza (4. GJH), ur garbia eta saneamendua (6. GJH), energia irisgarria (7. GJH) eta etxebizitza duina (Hiri inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izateko 11. GJHarekin lotuta).

Asteartea, martxoak 7

Zioen azalpenetik eta izenburutik beretik, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legean nabarmentzen da beharrezkoa dela zaurgarritasun handieneko egoeretan daudenei eman beharreko arreta areagotzea, eta, horretarako ezinbestekoak dira neurriak, diskriminazio mota oro –sexuak, desgaitasunak, baldintza ekonomikoek edo egiturazkoek nahiz desberdintasun kulturalek eragindakoak– ezabatzea bermatzen dutenak, eta ekintza positiboak, berdintasuna eraginkorra eta benetakoa izatea ahalbidetuko dutenak.(25. artikulutik 28.era garatzen dira).

Horregatik, printzipio gidarien artean, 4. artikuluan aipatzen dira, bai ekitatea eta diskriminazio ororen debekua, bai adingabeen artean hainbat balio –adibidez, tolerantzia, errespetua, berdintasuna eta diskriminaziorik eza– sustatzea.

Asteazkena, martxoak 8

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen 25. artikuluaren arabera, “Nafarroako Administrazio Publikoek behar diren baldintzak sustatuko dituzte emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubide konstituzionala Foru Komunitatean egiazkoa izan dadin haur eta nerabeen bizitzaren esparru eta etapa guztietan, eta, halaber, balio aldaketa bultzatuko dute, haur eta nerabeen lekua indartuko duena eta haien autonomia eta ahalduntzea sendotuko dituena, Nafarroako gizartea bere adingabe guztientzat librea, zuzena, demokratikoa eta solidarioa izan dadin lortzea eragotzi edo zailtzen duten trabak kenduta. Esparru guztietan eta bereziki eskolan errespetatu eta onartuko da sexu orientazioa eta sexu identitatearen adierazpena, eta kontuan hartuko dira adingabe eta nerabe LGTBI+en behar espezifikoak, osasun laguntza berdintasun baldintza objektiboetan jasotzeko eskubidea ziurtatzearren”.

26. artikuluarekin bat etorriz, “Nafarroako Administrazio Publikoek bermatuko diete desgaitasuna duten haur eta nerabeei foru lege honetan eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan aipatzen diren eskubideak erabili ahal izatea desgaitasun hori dela-eta inolako diskriminaziorik jasan gabe. Nafarroako Administrazio Publikoek sustatuko dute desgaitasuna duten haur eta nerabeek bizitza betea eta gizabidezkoa izan dezaten, baldintza egokiekin, haien duintasuna ziurtatzeko, etorkizunean laguntza gutxiago behar izatea, edo laguntzarik behar ez izatea lortu eta, berdintasunez, ahalik eta autonomia handienarekin moldatzeko aukera emateko, eta beren ingurune komunitarioan eta gizartean parte-hartze aktiboa izan dezaten errazteko.”

Osteguna, martxoak 9

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen 27. artikuluaren arabera, “Nafarroako Administrazio Publikoek familientzako politikak eta prestazioak egokituko dituzte, haur eta nerabeentzako laguntza bereziki bermatzeko, pobreziak eragindako arrisku egoerak daudenean, eta pobrezia arriskuan dauden etxeetan behar adinako elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera izateko estrategiak garatuko dituzte. Nafarroako Administrazio Publikoek arreta integrala planifikatuko dute adingabeentzat eta haien familientzat arrisku faktoreak daudenean, eta saiatuko dira etxebizitza eskuratzeko eta gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko neurriak hartzen. Nafarroako Administrazio Publikoek bermatuko dute zaurgarritasun ekonomiko handieneko adingabeek hezkuntza eremuan garapen egokirako beharrezkoak diren euskarri informatikoak eskura ditzaten, horrela eten digitala saihesteko”.

28. artikuluaren arabera, “kulturartekotasuna”ri dagokionez, Nafarroako administrazio publikoek honako hauek sustatuko dituzte:

  • Gizartearen sentsibilizazioa eta langileen prestakuntza, honako gai hauei buruz: migrazio-prozesu eta -errealitateak, migrazio-doluak, kulturarteko bizikidetza, babes-neurriak behar dituzten gutxiengo etnikoetako haur eta nerabeen egoera, eta arrazakeriaren, ijitoaurkakotasunaren eta xenofobiaren kontrako borroka. 
  • Estrategia bat, migratzaileen harrerarako eta haiekin esku-hartze espezializatua egiteko, migrazio-dolua behar bezala artatu eta beharrezkoa den akonpainamenduaren bidez arintzeko, batez ere familia berriz batzeko egoeretan, tartean diren kultura gakoak kontuan hartuta.
  • Portaera arrazisten prebentzioa eta prestakuntza-jardueren sustapena, arrazakeria- edo diskriminazio-kutsudun ekintza oro saiheste aldera; halaber, adingabeen arteko bizikidetza sustatzeko jarduketak, diskriminazioa onartzen ez dutenak.
  • Bigarren eta hirugarren belaunaldiekin esku-hartze espezifikoak planifikatzea, ikusgai jartzeko eta gainerako berdinen arteko inklusio egokia bermatzeko.
  • Neurriak, familia migratzaileentzat hizkuntza oztoporik izan ez dadin, horrek seme-alaba adingabeekin komunikatu behar duten guneetan behar bezala komunikatzeko eragozpena ekar dezakeenean.

Ostilara, martxoak 10

Nafarroako Foru Komunitatean Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planak (2017-2023) honako printzipio eta jarduketa-oinarri hauek ditu, besteak beste:

  • Haurren eskubideak defendatzekoa; eta ezartzen du haurren duintasuna, bizitza, biziraupen, ongizate, osasun, garapen, parte-hartze eta diskriminaziorik ezarekiko errespetua, eskubideen jabe diren aldetik, baieztatu eta defendatu behar dela, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa osatzen duten estatuetako babes-politiken helburu nagusi gisa.
  • Unibertsaltasun progresiboaren eta arreta selektibo eta adieraziaren printzipioaren ondorioz, nahiz eta Planaren jarduketak haur eta gazte guztiei eta haien familia-inguruneei zuzenduta egon, arreta berezia eskaintzen zaie zaurgarritasun handieneko egoerei, arreta berezi hori ulertuta egungo desberdinkeriei heldu eta horiek desagerrarazteko estrategia gisa.


 

ESKUBIDE HORREK BESTE PRINTZIPIO ETA ESKUBIDE BATZUEKIN ETA NAZIOARTEKO BESTE BALIABIDE BATZUEKIN ETA ESKUBIDEEN ALDEKO BATZORDEEN LANEKIN DUEN LOTURA

Astelehena, martxoak 13

Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak hainbat ohar orokor egin ditu, hainbat arrazoirengatik edo talde jakin batzuetako kide izateagatik diskriminazioa jasaten duten haur eta nerabeei arreta emateko:

  • 18. Ohar Orokorra, Haurren Eskubideen aldeko Batzordearekin batera ezarria (horretarako, presidente izendatu berri dute Espainiako emakume bat, Ana Peláez, Espainiako emakumezko lehen presidentea dena eta, gainera, kargu horretan desgaitasuna duen lehena ere bai). 31. Ohar Orokorrarekin lotuta dago, jardunbide kaltegarriei buruzkoarekin, hain zuzen;
  • 9. Ohar Orokorra, desgaitasuna duten haurren eskubideei buruzkoa;
  • 21. Ohar Orokorra, kalean bizi diren haurrei buruzkoa;
  • 11. Ohar Orokorra, haur indigenei eta haien eskubideei buruzkoa, Haurren eskubideei buruzko Konbentzioari jarraikiz, eta 23. Ohar Orokorra, haurren giza eskubideei buruzko printzipio orokorrei buruzkoa, nazioarteko immigrazioaren testuinguruan.

Asteartea, martxoak 14

Haurren eskubideetarako Europako Kontseiluaren estrategian, haur guztientzako aukera-berdintasuna da lehentasunezko esparruetako bat; beraz, Kontseiluak:

  • Desgaitasuna duten haurren eskubideak babestuko ditu Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan oinarrituta, haien gizarteratzea eta desinstituzionalizazioa lortzeko.
  • Haurren egoeran jarriko du arreta, haurrak zaintzeko modalitate alternatibo guztiak kontuan hartuta, eta parte-hartzean eta eskubideetan oinarritutako ikuspegia izanen du.
  • Lekualdatzen diren edo migrazioak bestela ukitzen dituen haurren eskubideak babestuko ditu, baita gutxiengoetako haurrenak ere.
  • Haur erromanien eskubideak benetan gauzatzen direla kontrolatuko du.
  • Generoagatiko diskriminazioaren aurka borrokatuko du, eta LGBT haurren eta intersexualen egoerari buruzko azterlanak eginen ditu.

Asteazkena, martxoak 15

Europako Haurren Bermea Ezartzeko Estatuko Ekintza Planean (2022-2030), plan horren xedetzat jotzen da administrazio publikoak neurriak abian jartzea, gizarte zibilarekin eta beste eragile batzuekin lankidetza estuan, eskubideak berdintasunez erabiltzen direla bermatzeko, gizarte-bazterketa eta haur pobrezia prebenitzeko eta borrokatzeko, aukera-berdintasuna bermatzeko, diskriminazioa saihesteko, eta kalteberatasun-egoeran dauden haur eta nerabeek beraiei eragiten dieten politiketan aktiboki parte hartzea sustatzeko, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren zikloa apurtu nahian.

Horregatik, zeharkako ardatzaren hainbat helburuk diskriminazio kasu desberdinak saihesten saiatzen dira:

  • Lurralde ekitateko politikak (3.1) sustatzea, bizi diren erkidegoa, udalerria edo auzoa edozein dela ere.
  • Espazio inklusiboak sustatzea (3.2), alde batera utzita desgaitasuna duten, pobreziako edo gizarte-bazterketako egoeran dauden, jatorri immigrantekoak edo jatorri etniko desberdinekoak diren edo babesa behar duten.
  • Askatasunean eta berdintasunean (3.6) hazten direla sustatzea, genero-identitatean bereizketarik egin gabe.

Osteguna, martxoak 16

Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 2. artikuluak, adingabearen interes gorena interpretatzeari eta kasu bakoitzean aplikatzeari dagokionez, honako irizpide orokor hauek kontuan hartzea eskatzen du, besteak beste: adingabearen nortasuna, kultura, erlijioa, sinesmenak, sexu-orientazio eta -identitatea edo hizkuntza babestea, bai eta adingabea ez diskriminatzea ere baldintza horiengatik edo beste edozeinengatik, desgaitasuna barne, haren nortasunaren garapen harmonikoa bermatzeko.

Tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren aldeko uztailaren 12ko 15/2022 Lege integralaren 5. artikuluak, diskriminazioaren biktimen informaziorako eta aholkularitzarako eskubideak arautzean, ezartzen du haurrek eta nerabeek eskubidea dutela beharrezkoa den informazio guztia hizkuntza argi eta ulergarrian jasotzeko, ulertzen duten hizkuntza batean eta formatu irisgarrien bidez –ikuspegi sentsorial eta kognitibotik, eta hartzaileen inguruabar pertsonaletara egokituta–, sarbide unibertsala bermatzeko. Hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeei dagokienez, haurrak edo nerabeak aukeratzen duen hizkuntza koofizialean jasotzen ahalko du informazio hori. Gainera, berriro biktimizatzea prebenitu eta debekatu behar da.

Ostilara, martxoak 17

Gizarte Eskubideen Europako Oinarriko 20 printzipioen artean, honako hauek daude:

  • Genero-berdintasuna (2)
  • Aukera-berdintasuna (3)
  • Haurrei laguntza eta babesa ematea, ingurune behartsuetatik datozenentzat berariazko neurriak hartzeko eskubidearekin (11)
  • Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa (17)


 

DISKRIMINAZIORIK EZ IZATEKO ESKUBIDEAREKIN LOTUTAKO EKINTZAK, ZERBITZUAK, BISITAK, JARDUNALDIAK ETA EKITALDIAK

Astelehena, martxoak 20

Irakurketa errazeko klub bat bisitatu genuen; bertan elkartzen dira adimen-desgaitasuna duten helduak eta adingabeak, irakurketa errazeko liburuak irakurtzeko.

Oraingo honetan, ohiko saioaren aurretik, haurren eta nerabeen eskubideei buruz hitz egin genuen pixka bat, eta haurtzaroko alfabetoko hitz gustukoen aldeko botoa eman zuten. Gero, aurreko saioan irakurritakoa errepasatu zuten, eta batzuek susmagarritzat jotako pertsona aldatu zuten; izan ere, misterio-liburu bat irakurtzen ari ziren, eta kapituluak irakurri ahala horiei buruz hitz egiten zuten. Azkenean, helburuak jarri zizkioten beren buruari eta etorkizuneko ekintzei buruz hitz egin zuten, hala nola On Kixoteren irakurketan parte hartzea, irakurketa errazeko bertsioan.

Asteartea, martxoak 21

Asteartean, hilak 10, ASPACEren "Virgen de Orreaga" ikastetxea bisitatu genuen. Ikastetxeak arreta pedagogikoa eskaintzen die garun-paralisia edo antzekoa duten eta eskola-adinean dauden 3 eta 21 urte bitarteko haur eta gazteei hiru hezkuntza-etapetan: haur-hezkuntza, derrigorrezko oinarrizko hezkuntza (DOH1) eta Helduen Bizitzara Igarotzeko programa (HBI).

Arreta pedagogikoaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: estimulazio basala, estimulazio multisentsoriala, hidroterapia, logopedia, terapia okupazionala, kirol egokitua, osasun-zerbitzua, psikologia, ekinoterapia eta Peto metodoa. Horrez gain, jarduera batzuk egiten dituzte, adibidez, musikarekin lotutakoak, erabiltzaileek proposatzen dutenari erantzuteko asmoz.

Asteazkena, martxoak 22

Asteazkenean, hilak 22, jardunaldia eginen da Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeari buruz.

Foru lege horrek, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak bezala, arau espezifikoak ditu desgaitasuna duten haurrei buruz eta haur horiek eremu guztietan parte har dezaten bultzatzeari buruz.

Osteguna, martxoak 23

Martxoaren 16ean, Arreta Goiztiarreko Zentroa bisitatu genuen, arreta etxean jasotzen duten haurren familiekin egoteko; arreta mota horren helburua da familian oinarritzea eta atzerapenik ez egotea arreta emateko orduan.

Zerbitzua integrala da, alde batetik, familiekin (beren eskumenetatik abiatuta) eta adingabearekin lan egiten delako eta, beste aldetik, koordinazioa dagoelako pediatrekin, haur eskolekin edo adingabearekin dauden beste pertsona batzuekin.

Asmoa da adingabearen bilakaera pertsonala hobetzea, familia-gaitasunak indartuz eta adingabe horren gaitasunak eta gizarte-ingurunean duen parte-hartzea sustatuz.

Ostilara, martxoak 24

“Ijitoen Idazkaritza” Fundazioaren zerbitzu bat bisitatu genuen hilaren 29an, ostirala. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko kulturarteko gizarte-erakunde bat da, eta 40 urte bete ditu jada. Espainian eta Europan ijitoen aukera-berdintasuna eta sustapena bultzatzen ditu, eta, horretarako, kultura-aniztasunari erantzuten dio modu integralean, prozesuen bidez, helburua izanda pertsonek edo taldeek gizarte-bazterketako edo gizarte-desabantailako egoera eragiten duten faktore guztiak gainditzea.

Halaber, topaketa bat prestatzen ari gara babes-sistemaren egoitza-zentro bateko adingabeekin. Berriztuk kudeatzen du zentroa, eta urtarriletik lantzen ari da adingabeekin https://12meses12derechos.navarra.es/eu/ webguneko edukiak.


 

RESULTADO/RESUMEN DE ACCIONES, SERVICIOS, VISITAS, JORNADAS Y EVENTOS RELACIONADOS CON EL DERECHO A UNA FAMILIA

Astelehena

A lo largo del mes de marzo hemos hecho muchas visitas, pero las hemos ido subiendo ya al nuevo espacio en la web para visitas a centros, donde, además las acompañamos de fotos de esos centros, servicios y personas que visitamos.

De hecho, hemos incluido visitas que ya hicimos en febrero pero relacionadas con el derecho de marzo, porque el espectáculo de ATENA fue en febrero y nos enganchamos a las sesiones del Club de lectura fácil juvenil el mes pasado, aunque repetimos en marzo, esta vez, para estar con otro, diferente al Juvenil, que siguió con su versión adaptada de la novela de misterio de Gaston Leroux, pero también en la Biblioteca de Navarra, con personas con discapacidad intelectual en su mayoría, y estas leyendo el Enemigo del Pueblo, de Henrik Ibsen.

Luego visitamos, también ya en marzo, el Colegio Virgen de Orreaga, de ASPACE.

Antes de la siguiente, fuimos a Madrid, al Senado, para participar en esa preciosa Jornada sobre cómo se va implantando la Ley 8/2021 (además de subir fotos y un resumen en la zona de visita a centros, hemos incorporado un enlace que permite ver las intervenciones).

La del 16, al día siguiente, de vuelta en Pamplona, en Fuerte Príncipe, fue con las familias del servicio de Atención Temprana, que nos brindaron emocionantes historias resumidas y acompañadas de fotos en la zona de visitas.

Al día siguiente asistimos a la Jornada organizada en el Parlamento sobre retos con la infancia, y vimos cómo se aborda en la práctica, como a nosotros nos gusta, la participación infantil, que es lo que resumimos junto con fotos de los chicos y las chicas de los órganos de Participación Infantil, pero también fue interesante ver como los y las representantes de cada grupo parlamentario daban su visión sobre esos retos y cómo en este aspecto se mostraban de acuerdo y contentos y contentas de haber podido compartir la jornada con chavales y chavalas.

El día 20 visitamos un centro de medidas para menores en medio abierto y hemos subido fotos de quienes quisieron y un resumen de la charla que mantuvimos.

Al día siguiente, estuvimos en el IES Marqué de Villena, de Marcilla, viendo cómo exponían los trabajos en forma de cómics y/o dibujos alumnado del Instituto y residentes en el COA de Marcilla, de los que conocimos sus viajes migratorios y a quienes que pudimos hacer una foto tras recibir los premios por su trabajo.

Al siguiente nos tocaba exponer en Civican la Ley Foral 31/2022, de 28 de noviembre, de atención a personas con discapacidad en Navarra y garantía de sus derechos, acompañados de gente de CERMIN y AMIMET y del Director General de Discapacidad del Ministerio, entre otras personas, muchas de ellas contando lo que viven en primera persona como personas con discapacidad.

Los dos días siguientes, jueves y viernes, volvimos a los dos COAs de Fundación Gizain que ya habíamos visitado, acompañados de su Gerente, Yolanda Fillat, y de las coordinadoras de cada uno, Ainhoa y Cora, además de con Irati (Haziak). Aprovechamos para repasar cómo fueron las primeras visitas, cómo habían evolucionado las cosas que nos habían contado y pedido chicos y chicas en cada uno, y analizar aspectos en que podemos entre tod@s mejorar las cosas con los y las menores en el centro. Aprovechamos para actualizar la foto del mural del de Argaray, que siguieron llenando de animales, y para dejar en los dos el Cómic “Viaje a Gobernus”, que no les llevamos en la anterior. Nos sirvió para hablar de escucha y participación, de la prioridad e importancia de utilizar esas herramientas siempre antes que otras. Saludamos a alguno de los muchachos (uno que ya volvía a su casa) y nos despedimos hasta la próxima.

Precisamente el mes que viene, abril, es el del derecho a la participación.